XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguna argitu zanean... Teodosioren negarrak! Aita eta ama ziran, berak ildako biak!.

Damututa, Iruñako gotzaiarengana joan zan, barka eske, eta arek Erromara bidali zuan Aita Santuarengana.

Erroman, Aita Santuak auxe agindu zion: Kate astun bat gerrian lotuta, arrastaka, apurtu arte erabiltzeko.

Orduan Teodosiok, Aralar mendira joan, eta bizitza latza eraman zuan, bere pekatuaren ordaiñez.

Bein batean, alaxe zebillela, ikaragarrizko sugetzar bat agertu zitzaion aurrez-aurre.

Larrialdi aretan, otoika asi zan Teodosio: Mikel, Mikel, gorde nazazu!!

Eta bat batean, Mikel Aingerua agertu ta suzko ezpataz sugetzarra garbitu zuan.

Une artantxe, Teodosioren kateak eten eta lurrera erori ziran.

Guzti onen oroigarritzat eliza eder bat daukagu euskaldunok Aralar mendian. (Kili Kilitik artua).